Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa 2024

  • Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketa 2024

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, Zumaiako udaletxean posta bidez, edo euskara@zumaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.

Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaren 37. edizioa izango da aurtengoa, eta helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea.

Oinarriak

zumaia.eus

  • Epea 2024(e)ko Uztailak 8(e)tik 2024(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaZumaiako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.