Uztailaren 18an irekiko dute, Gasteizen, IAK Izaskun Arrue Kulturgunea

  • Uztailaren 18an irekiko dute, Gasteizen, IAK Izaskun Arrue Kulturgunea

  • Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea batuko dituen egitasmoak "kultura proiektu integrala" izan nahi du, "euskaratik eta euskaraz". "Kulturaren kate osoa" lantzea izango du helburu: "sormena, ekoizpena, taularatzea edo erakustea, komunikazioa eta audientziak"

Ruiz de Bergara jauregia IAK, Izaskun Arrue Kulturgunea, da gaurdanik, eta uztailaren 18an irekiko dute, "behin Gasteizko Udalaren eta Lazarraga Kultur Elkartearen azken hilabeteetako gorabeherak gaindituta", Oihaneder Euskararen Etxea 2022ko ekainera arte kudeatu zuen elkarteak zehaztu duenez.

Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, "kultura ekipamendu bat izatetik harago", "kultura proiektu integrala" izateko asmoz sortu dute IAK, "euskaratik eta euskaraz". Hartara, kulturaren kate osoa lantzea izango du helburu: "sormena, ekoizpena, taularatzea edo erakustea, komunikazioa eta audientziak".

Iraileko bigarren astetik aurrera, udazkeneko programazioa jarriko dute martxan, eta diziplina ezberdineko jarduerak izango dira, "euskara elementu eroale bihurtuta": musika eta arte biziak, familia jarduerak, zinema eta ikus-entzunezkoak, deialdiak eta hezkuntzari eta ezagutzari lotutako orotariko ekimenak.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUztailak 10
  • Gaia Bestelakoak