Desplazamenduak 2025 - Ikerketa artistikorako programa

  • Desplazamenduak 2025 - Ikerketa artistikorako programa

Kontuan hartu beharrekoak:
Egutegia: 2025eko urtarrila-azaroa
Zenbatekoa: 2.400 € ordainsariak + egonaldia + argitalpena

Bitamine, "Ikerketa artistiko, kultural eta sozialerako gela mugan", Irunen (Euskadin) duena egoitza, Palmako Casa Planas izeneko Irudi garaikidearen ikerketa-zentroarekin lankidetzan, Euskadin bizi diren ikertzaileentzako beka-programa bat sustatzen du.

Arte-ikerketarako programa horren helburua turismoaren eraginaren inguruko hausnarketa egiten duten proiektuak garatzea eta sortzea da, gizartea eta kultura ardatz.

Turismoaren historiaren nazioarteko artxiboaren aktibazioa du abiapuntu ikerketak (Planas Archive)

ZERTAN DATZA
DESPLAZAMIENTOS/DESPLAZAMENDUAK proiektuak ikerketa Palmako Casa Planas-en egoitzan aktibatzeko aukera eskaintzen du, hilabeteko egonaldi batean (2025eko urtarrilean), gainerako ikerketa Euskadin garatuta hurrengo hilabeteetan (otsailean eta martxoan). Artistak beharrezkotzat joko balu, Bitamine-k Bidasoako eskualdean eskaintzen duen egonaldiaz gozatu ahalko luke.

Azkenik, jarduera-egutegi bat antolatuko da lankidetzan diharduten erakundeekin batera, zeinetan artistak ikerketaren emaitzak aurkeztuko baititu COSTA Nazioarteko Batzarrean (Turismo eta Kultura Jasangarriaren Behatokia), Casa Planas-ek Palman 2025eko urrian antolatuko duena (informazio gehiago). Halaber, Euskadin aurkezpen publikoko jarduerak gauzatuko dira. Horrek guztiak artistaren karreraren garapenean eta arte-ikerketa prozesuan eragin positiboa izango duen esperientzia bat eskainiko duelakoan gaude.

NORK JASO DEZAKE
Arte-ikerketarako proiektuei harrera egiten dien deialdi ireki hau Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artista, ikertzaile, komisario eta abarrei dago zuzenduta, haien diziplina eta ikerketa-esparrua edozein dela ere.

HAUTATZE IRIZPIDEAK
Diru-laguntzaren onuradun hautatua izateko, eskatzaileek balorazio-irizpide hauen araberako puntuazio altuena lortu behar dute: a) aurkeztutako proiektua (% 50); b) eskatzailearen curriculuma edo eskarmentua (% 25); c) proiektuak garatzen den baliabide eta testuinguruarekiko duen moldagarritasuna eta egokitasuna (% 15); eta d) eskatzailearen esperientzia bitartekaritza sozialaren arloan (% 10).

EPEMUGA
2024ko irailaren 2a.


  • Epea 2024(e)ko Uztailak 19(e)tik 2024(e)ko Irailak 9(e)ra
  • EntitateaBitamine, Casas Planas
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraIkerketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.