"Taulara" mikroantzerki lehiaketa 2024

"Taulara"-ren helburu nagusien artean euskarazko kultura sormena suspertzea dago. Antzezlanak ekoizten lagundu nahi da, baita Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioaren barruan hautatutako proiektuen emanaldiak antolatu. Hala, trebakuntzaz eta hedapenaz haratago, tartean diren sorkuntza eta ekoizpen atalak ere jorratu nahi dira ekimen honen bitartez, eta horrela kultur katea bere osotasunean burutu. Deialdia Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dago. Aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Lehiaketak bi kategoria izango ditu. Batetik, jatorrizko gidoi onena sarituko da eta bigarrenik, aldiz, jatorrizkoak ez diren, eta 2022tik hona sortutako gainerako gidoiak hartuko dira kontuan. Lehiaketan guztira 3.500 € banatuko dira hiru sari ezberdinetan. Epaimahaiak, lehenengo kategorian, jatorrizko lan onenari 1.500 €ko saria, 750 €ko beste bi sari banatuko dira, bigarren kategorian eta publikoaren sariak 500 € hartuko ditu.

Oinarriak HEMEN.

Izen ematea HEMEN.

iak.eus

  • Epea 2024(e)ko Uztailak 22(e)tik 2024(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaIzaskun Arrue Kulturgunea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.