Europa Biltzar Jauregian eskainiko dituzte irailaren 2tik 8ra bitarte FesTVal jaialdiaren hamaseigarren edizioko estreinaldiak

  • Europa Biltzar Jauregian eskainiko dituzte irailaren 2tik 8ra bitarte FesTVal jaialdiaren hamaseigarren edizioko estreinaldiak

  • Telebista Jaialdiak 'Celebrity Masterchef' saioa bederatzigarren edizioko lehiakideetako batzuk eta 'Gran Hermano'-ren itzulerako partaideetako batzuk eta Eurovision Junior lehiaketarako Espainiako hautagaiak jasoko ditu

FESTVALen (Gasteizko Telebista Jaialdia) XVI. edizioa irailaren 2tik 8ra bitarte egingo da. Bertan, udazkena-negua denboraldirako telebista-kate eta -plataformetako estreinaldi nagusiak aurkeztuko dituzte eta artista eta partaide ezagunenetako batzuk bilduko dira. Aurten, Europa Biltzar Jauregian egingo da jaialdi osoa.

Estreinaldien xehetasunak gaur goizean aurkeztu dituzte Europa Jauregian egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi Maria Nanclares, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Clara Navas eta FesTValeko zuzendari Joseba Fiestras.

Nanclaresek Udalak FesTVali ematen dion babesa nabarmendu nahi izan du; izan ere, "Gasteiz Espainia osoan sustatzen laguntzen digun ekitaldia da. Horri esker, gure hiria ikus-entzunezko kate eta plataforma handietarako eta Gasteizen aurkezten dituzten eta telebistako programazioan ikusi ahal izango dituzten berritasunak jarraitzen dituzten ikusleentzako erreferente bihurtzen da".

Aurtengo edizioan, Principal Antzokian egin beharreko zaharberritze-lanak direla eta, alfonbra laranja Europa Biltzar Jauregian jarriko dute. Hain zuzen ere, bertan egingo dituzte estreinaldi gehienak eta inaugurazio- eta itxiera-ekitaldiak. Salbuespena Movistar Plus+ plataformarenak eta EITBren programaziokoak izango dira. Izan ere, Movistar Plus+enak Goiuri jauregian egingo dituzte, eta EITBrenak Gasteizko erdigunean.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbuztuak 1
  • Gaia Ikus-entzunezkoa