Xedea
EAEko KSIen sektorean 2024-2025 aldirako berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta betekizunak
EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak. Hauek egitearen aldeko apustua egiten duten KSIen sektoreko proiektuak lagunduko dira diruz:
- Produktuaren/zerbitzuaren, prozesuaren edo negozio-ereduaren berrikuntza-proiektuak, diferentziazioa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.
- Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.
- KSIek 2030erako ZTBPren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.
Hauek ez dira diruz lagunduko:
- Lehendik dauden produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak hobetzera bideratutako proiektuak, edo garatutako produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak berritzat hartzeko adinako berritasunik ez dutenak. Kanpo geratuko dira, halaber, ohiko aldaketak edo aldaketa arruntak, aldaketa horiek lehendik badauden produktu/zerbitzuetan, prozesuetan edo negozio-ereduetan hobekuntzak ekar baditzakete ere.
- Era berean, ez dira diruz lagunduko kudeaketa- edo euskarri-prozesuak hobetzera bideratutako soluzio digitalak ezartzeko proiektuak (ekonomia- eta finantza-kudeaketarako softwarea ezartzea, SW lokalizazioa, giza baliabideen kudeaketa, inbentario- eta katalogo-programak, etab.). Webguneak garatzea, on-line salmentarako irtenbideak ezartzea, eta SW (lizentziak) eta hardwarea erostea ere ez da finantzatuko.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.
Informazio gehiago
- Epea 2024(e)ko Abuztuak 2(e)tik 2024(e)ko Irailak 16(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaSektore anitz
- JardueraSustapena eta zabalkundea
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.