Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du

  • Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du

Eskaintzaren deskribapena:

Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.

Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du.

Lanpostuaren eginbeharrak:

Gerentziaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:

  • Musika Bulegoaren eskaintzaren planifikazioa: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea
  • Eskaintzaren urteko plana:  proiektuen eta zerbitzuen proposamena garatzea eta aurkeztea
  • Balizko lankidetzarako azterketa: eskaintza garatzeko eragile ezberdinen azterketa burutzea
  • Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
  • Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei kasu egitea eta aztertzea
  • Indarrean dagoen ebaluazio sistemari jarraipena egitea: kultura programazioaren alorrean antolatzen diren jardueren ebaluazioa egin.
  • Saileko lantaldea kudeatzea: lantaldea koordinatzea eta kideen zereginak zehaztea eta jarraipena egitea.
  • Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea
  • Kudeaketa ekonomikoa: saileko aurrekontua aurreikusi eta jarraipena egin. Saileko ekimen ezberdinen aurrekontuen gainbegiraketa eta kostuen lehen azterketa egitea.
  • Finantzazio iturriak bilatzea: proiektu ezberdinetarako diru-laguntzak bilatzea eta aurkeztea
  • Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
  • Kudeaketa: sailean indarrean dagoen sistema eta prozedurak betetzen direla ziurtatzea. Prozesuak hobetzeko proposamenak egitea.
  • Administrazio sailarekin koordinazioa: diru-laguntzeekin, proiektuen aurrekontuekin eta fakturekin lotura duten koordinazio lanak gauzatzea.
  • Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
  • Erakundeko eguneroko beharretan laguntza ematea.

Lan-baldintzak

  • Kontratu mota: mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin.
  • Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
  • Soldata:  30.000 € – 35.000 € gordin urtean
  • Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.

Baldintzak:

Nahitaezkoa:

  • Arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea
  • Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
  • Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez hiru urteko esperientzia izatea
  • Lantaldeen koordinazioan gutxienez 2 urteko eskarmentua izatea.
  • Ofimatika programen erabilera menperatzea
  • Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea
  • Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
  • Ingelesean gutxienez B2 maila izatea

Baloratuko da:

  • Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Elkartegintzan eskarmentua izatea
  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea
  • Euskara: C2 maila izatea
  • Ingelesa: C1 maila izatea
  • B1 gidabaimena eta autoa izatea

Info +:


  • DataAbuztuak 19
  • Gaia Musika