Deialdi honen helburua komisarioei erakusketa-proiektu bat garatzen laguntzea da. Proiektu hori 2026. urtearen hasieran egingo da, Tabakalerako 2. erakusketa-aretoan.
Egonaldiak hilabeteko iraupena izango du, eta espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu erakusketa-formatuko komisariotza-proiektua garatzeko. Hautatutako komisarioak proposamena gorpuztu ahal izango du, 2025ko martxoan izango den egonaldian.
Deialdira aurkezten diren proiektu guztien artean proposamen bat hautatuko da.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.