"Arte arnasa" sormen bekak 2024

Aurkeztu zure proiektua.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sormena bultzatzeko baliabideak eskainiko ditu, kasu honetan 1.000 euroko lau beka bidez.

Edonor aurkeztu daiteke deialdi honetara. 

Helburua

Aiaraldea Ekintzen Faktoria Laudioko industrialdean kokatuta dagoen irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da. Eskualdeko 510 bazkide erabiltzailek sostengatzen dute, euskara, tokikotasuna eta balio sozial eta eraldatzaileak  garatzeko.

Sormena garatzeko espazio erreferente izan gura du Kultur Faktoriak. Horretarako, baliabideak eman nahi dizkie diziplina guztietako euskal sortzaileei. Kasu honetan, "Arte arnasa" sormen beken bigarren edizioa aurkezten du.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak sormena bultzatzeko baliabideak eskainiko ditu, kasu honetan 1.000 euroko lau beka bidez, sormen lan berriak eta berritzaileak garatzeko.

Norentzat

Edozein sortzaile euskaldun, 15 urtetik 99 urtera.

Pertsona bakarra edo taldea izan daiteke. Taldea bada, ordezkari bat aukeratuko du proposamena aurkezteko.

18 urtetik beherako gazteek gurasoen edo tutore legalen baimena aurkeztu beharko dute.

Eskatzaileak euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna eduki behar du, eta sormen prozesu osoa euskaraz garatzeko konpromisoa adieraziko du.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.

Proiektuak

Sortzeko edo sormenaren edozein fasean egon daitezke.

Kultur arlo edo diziplina guztiak onartuko dira.

Hitza badute oinarri, euskaraz izan beharko da.

Deialdi hau uztargarria da beste deialdi batzuekin.

Deialdiaren oinarriak

Izena emateko galdetegia

Izen emateko azken eguna:  irailak 17.

Zalantzak argitzeko: kultura@aiaraldea. eus / 633 51 73 83.


  • Epea 2024(e)ko Abuztuak 28(e)tik 2024(e)ko Irailak 17(e)ra
  • EntitateaAiaraldeko Kultur Faktoria
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.