Azkuna Zentroa ? Alhóndiga Bilbao eta Genevako L?Abri sorkuntza zentroak arte bizien nazioarteko egonaldi berria sortu dute artisten mugikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko

  • Azkuna Zentroa ? Alhóndiga Bilbao eta Genevako L?Abri sorkuntza zentroak arte bizien nazioarteko egonaldi berria sortu dute artisten mugikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, eta Genevako L’Abri Sorkuntza Zentroak lankidetza-aliantza bat adostu dute, bi guneetako artista egoiliarren mugikortasuna eta esperientzia-trukea sustatzeko.

Lehenengo edizio honetan, Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet dira Azkuna Zentroko egoiliarrak (2024ko abuztua), eta Hautes Zebres antzezlan berrian ari dira lanean La Maison – Théâtre Saint-Gervais-erako.  

Askatasunetik eta haurtzarotik abiatuta —Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet-ekin estuki lotutako bi gaitatik—, haurren adimenaren ugaritasun ludikoaren aurrez aurre jartzen dute publikoa. Lilura, beldurra, asperdura eta barreak nahas-mahasean.


Proiektu eszenikoak zabaltzeko laguntza

Nazioarteko Egonaldi gurutzatu berri hau Azkuna Zentroak duen asmoaren barruan dago, sorkuntza garaikidea sustatu nahi baitu hainbat testuinguru artistikotan, ohiko lan-eremutik urrun eta beste ikerketa- eta ekoizpen-denbora batzuekin. Nazioarteko hiru erreferentzia-espaziok hartzen dute parte:  

L’Abri

Suitzako zentroak laguntza ematen die artista berriei lantzen ari diren proiektuetan, lanerako espazioak eta baliabideak emanez, eta trukeak bultzatuz eskualdeko eta nazioarteko egitura eta artistekin. Ekoizpen eta koprodukziorako testuinguru egokiak sortu nahi dira, artista elkartuen proiektu artistikoen profila handitzeko eta haien sorkuntzak zabaltzen laguntzeko. 

L'Alakran

Aliantza honetan L'Alakranek ere parte hartzen du. ParMobile ekimenaren bidez, konpainia eszenikoak bere ekoizpen-egitura guztia jartzen du ibilbide profesionalaren hasieran dauden artisten zerbitzura, obra berriak ekoitz ditzaten, eta bere esperientzia eta babesa ematen dizkie. Ikuspegi berritzaile hori L'Alakraneko zuzendari artistiko Óscar Gómez Matak eta konpainiaren produkzio-zuzendari Delphine Rosayk proiektu artistikoak sortzeko eta modu profesionalean kudeatzeko espazio berri bat ezartzeko duten kezkaren emaitza da.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen artistikoari laguntzeko hainbat ekimen garatzen ditu, programazio-ildoei lotuta: ikusizko arteak, zuzeneko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.

Esparru horretan urtero garatzen diren 20 proiektu baino gehiago begirada berri bat dira gaur egungo narratibei, ikusizko arteen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren edo hitzaren arteko bidegurutzean kokatutakoei.


Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet 

Georgia Rushton eta Jérémie Nicolet artista gazteak La Manufacture eta Les Teintureries (Lausana, Suitza) zentroetan trebatuta daude. Genevako 100% Acrylique konpainian ezagutu zuten elkar. Lehenengo ikasketa-aldian, istorioak kontatzen ikasi zuten dantza, kantu, antzerki eta umorearen bidez, eta biak komedia musikal anglosaxoiarekin interesa zutela jakin zuten. 

Oscar Gómez Matak Natural Stories-en aurkitu zuen haien lana, hain zuzen, lehen sorkuntza, eta gonbit egin zien ParMobile-rekin bat egitera beren proiektu artistiko berria ikertzeko eta definitzeko. Prozesuan dagoen obra 2024ko urrian aurkeztuko dute La Maison – Théâtre Saint-Gervais-en.


  • DataAbuztuak 29
  • Gaia Arte eszenikoak