Xedea
Iragarritako laguntzen xedea da ikerketa-proiektuak egitea, euskal kultura-ondare materialaren –higiezinaren nahiz higigarriaren– babesa hobetuko duen ezagutza berria sortzeko. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.
Diruz lagun daitezkeen proiektuak
Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak –ondare immaterialari buruzkoak salbu–, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.
Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek
Ikerketa-lanak gauzatzeko eta jusfikatzeko epeak
Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2024ko urriaren 25a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.
Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 6 da, egun hori barnean dela.
Aurrekontuko zuzkidura
190.000 €
Prestazio ekonomikoa
Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 190.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 95.000 euro 2023ko aurrekontuari dagozkio, eta 95.000 euro 2024rako konpromiso-kredituetarako dira.
Dirulaguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 15.000 (hamahiru mila eta bostehun) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.