Deialdia ireki da "Mazoka" Marrazki eta Ilustrazio Azokaren IX. edizioan parte hartzeko

  • Deialdia ireki da

  • Irailaren 30era arte eman dezakete izena Azokako 40 postuetako batean sorkuntza-lanak eskaini nahi dituzten pertsonek eta Bekikasle beka eskuratu nahi dutenek

Gasteizko "Mazoka" Marrazki eta Ilustrazio Azokaren IX. Edizioa Montehermoso kulturuneko ur-biltegian izango da, abenduaren 20tik 22ra (ostiraletik igandera). Hala, erakusgai egongo dira paperean, zeramikan zein oihalean egindako marrazki eta irudiak. 1885ean eraiki zuten Gasteizko Erdi Aroko Almendraren eremu garaienean, eta haren baitan izango ditugu hautatutako artisten postuak, 1.000 metro koadrotik gora dituen Ur Biltegiak osatzen duen erakusketa aretoan, 10 metro inguruko altuera duten puntu erdiko zazpi ganga eta arku-ilarek sortzen duen eremuan.

Erakusketa eta salmentarako 40 postuetarako batera sartzeko deialdia ilustrazioaren, komikigintzaren, animazioaren, diseinuaren edo artearen arloko profesional eta ez profesionalei zuzenduta dago, eta aurreko edizioetan Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko 300 eskaera baino gehiago jaso izan dira. Interesdunek formularioa bete eta www.mazoka.org webgunean dauden parte hartzeko arauak onartu beharko dituzte irailaren 30a baino lehen. 2024ko urriaren 16an emango da epaimahaiaren erabakiaren berri.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataIrailak 4
  • Gaia Ikusizko arteak