"Ertibil Bizkaia"-ren 42. edizioa Basaurira iritsi da 18 artistaren lan berritzaileekin


  • Erakusketa Basauriko Ariz Dorrean egongo da ikusgai urriaren 3ra arte eta ondoren Igorren, Derion eta Amorebieta-Etxanon izango da ikusgai. Honako hauek dira "ERTIBIL BIZKAIA 2024"-ko 3 sarituak eta 15 hautatuak: Leo Burge, M. Benito Piriz, Lucía Jayo Altamirano, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea

"Ertibil Bizkaia" Arten Bisualen Erakusketa Ibiltaria Basaurin hasiko du bere ibilbidea. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa honetan, lurraldean bizi eta lan egiten duten 18 sortzaile berriren lanak aurkezten dira, eta Basauriko Ariz dorrean egongo da ikusgai urriaren 3ra arte.

Erakusketak Bizkaiko egungo arte-panoramaren aniztasuna eta talentu kartsua islatzen ditu. Lanek —instalazioak, margolanak (olioa, akrilikoa eta pastela), bideoa, eskultura eta argazkigintza— parte-hartzaileen sormena eta adierazpidea islatzen dute.

"Ertibil Bizkaia 2024"-ko sarituen artean, Leo Burge nabarmentzen da, zeinak lehenengo saria eskuratu baitu Entre murmullos y cabello lanarekin. Zortzi marrazkiko bilduma bat da, espazio multidimentsional batean marra eta zatien arteko fusioa esploratzen duena. M. Benito Pirizek bigarren saria lortu du Abrazo lanarekin, zulatutako gorputzari buruzko eskultura-hausnarketa zirraragarriarekin. Lucía Jayo Altamiranok hartu du hirugarren saria, You' ll Never Guess lanarekin. Argazki proiektu bat da, irudiak errepikatuz ikuslearen pertzepzioa desafiatzen duena.

Beraz, honako hauek dira "ERTIBIL BIZKAIA 2024"-ko sarituak: Leo Burge, M. Benito Piriz, Lucía Jayo Altamirano, Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea. 

Jarraitu irakurtzen


  • DataIrailak 4
  • Gaia Ikusizko arteak