"Marco" Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako Akademiak Oscar sarietara bidaltzeko aukeratu dituen hiru lanetako bat. Moriartitarrek Veneziako zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu berri duten filmaren, La estrella azulen (Javier Macipe) eta Segundo premioren (Iaski Lacuesta) artean aukeratu beharko dute Espainiako Akademiako kideek orain, bozketan, Hollywoodeko Akademiaren sarietarako behin betiko hautagaia zein izango den ebazteko.
Irailaren 18an iragarriko dute hautagaia, eta ikuskizun izango da oraindik Hollywoodeko Akademiak sail horretako azken izendatuen artean aukeratzen ote duen.