Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak (2024)

  • Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak (2024)

Xedea

Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak emateko oinarri arautzaileak ezartzea. Bekak emateko, norgehiagokaren araubidea erabiliko da.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 €

Prestazio ekonomikoa

Oinarri arautzaile hauen arabera emandako beka bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 10.000,00 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua

Emandako bekak bi zatitan ordainduko dira: lehenengo zatia, guztiaren % 50, beka onartzen den unean ordainduko da; eta, bigarrena, gainerako % 50a, ikerlana entregatu eta bekarekin egindako ikerketaren emaitza izango den azken-lanari jarraipena egiteko arduradunak lan hori onartu ondoren.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Irailak 10(e)tik 2024(e)ko Urriak 9(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaArtxibategiak eta Liburutegiak, Ondarea
  • JardueraIkerketa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.