Albaola Itsas Kultur Faktoria 'National Geographic' aldizkariaren "+Historia" sarietarako izendatu dute

  • Albaola Itsas Kultur Faktoria 'National Geographic' aldizkariaren

  • Herri kulturaren museo onenaren golardoa lortzeko lehiatuko da, hain zuzen. Sari horrek proposamenaren "originaltasuna" eta "ohiz kanpoko ekimen bat bideratzeko prozesua" baloratzen ditu

Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria museoa "+Historia" sarietarako izendatu du National Geographicek. Sari horrekin kultura eta ondarea sustatzeko eta zabaltzeko egindako lana aitortzen dute. "Kondaira historiko bat eskaintzen du museo horrek, zehaztasun zientifikoa, zinezkotasuna eta kalitatea ardatz, bisitarien aurrean egurrezko itsasontziak eraikitzen eta konpontzen", azaldu du aldizkariak izendapenean.

Sei kategoria ditu aipatu sariak, eta herri kulturaren museo onenaren golardoa lortzeko lehiatuko da Albaola. Sari horrek proposamenaren "originaltasuna" eta "ohiz kanpoko ekimen bat bideratzeko prozesua" baloratzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataIrailak 14
  • Gaia Museoak, Ondarea