Donostia Kultura Poesia Lehiaketa 2024

  • Donostia Kultura Poesia Lehiaketa 2024

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK Poesia Lehiaketaren 8. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2025eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.

Informazio gehiago: DK Poesia Lehiaketaren 8. edizioko oinarriak (PDF - 60,5 KB)


  • Epea 2024(e)ko Irailak 18(e)tik 2024(e)ko Abenduak 31(e)ra
  • EntitateaDonostia Kultura, Balea Zuria
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.