Basque Dok Festival - Bilboko Irudi Garaikidearen Nazioarteko Jaialdiaren V. edizioa 2024ko urriaren 24tik 31ra bitartean izango da Bilboko eta Donostiako gune enblematikoetan, hala nola Azkuna Zentroan, EHUn, Golem zinemetan, Euskalduna Jauregian eta Donostiako San Telmo Museoan.
Elkargune hau Europako hegoaldeko erreferente gisa finkatu da, eta argazkilaritza garaikidearen eta "dokumentalismo berriei" buruzko bertako nahiz nazioarteko begiradak biltzeagatik nabarmendu da.
Edizio honetan, BDFk Lurraldeei eta Identitateei loturiko narratibak arakatuko ditu, begirada garaikide berriek mundu konplexu eta globalizatu batean kontzeptu horiei nola heltzen dieten eztabaida pizteko xedez.
Gonbidatuen artean izen handiko artistak egongo dira, hala nola Vanessa Winship britainiarra, Bryan Schutmaat argazkilari estatubatuarra, Linarejos Moreno artista espainiarra, Meeri Koutaniemi argazkilari finlandiarra y Alex Llovet katalana. Profesional entzutetsu hauek beren esperientzia partekatuko dute hitzaldi, tailer, portfolioen berrikuspen eta hainbat jardueraren bidez.
2024ko Basque Dok Sariak Isabel Azkarate Euskadiko lehen emakume fotokazetariaren ibilbidea azpimarratuko du. Berrogei urte baino gehiagoko ibilbidean, Isabelek une historiko garrantzitsuak dokumentatu ditu, hala nola euskal gatazka eta Peruko Sendero Luminosoren atentatuak. Gainera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko argazkilari ofiziala izan da hamarkada batez. Bere argazki-ondarea, kultura eta gizarte aniztasunaren testigantza aski baliotsua da, eta errekonozimendu honek fotokazetaritzari eta argazkigintza dokumentalari egiten dion ekarpena aintzat hartzen du.
Programari eta gonbidatuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.basquedokfestival.com webgunea.