Lehen edizioak izandako harrera onaren ostean, berriro ere Pilar gizarte-etxean egingo dute "Irudigileak" zikloa: "Begirada feminista ilustrazioaren mundura". Bigarren edizio honen helburua, beste behin, emakumea ilustrazioaren munduan bistaratzea izango da.
«Iaz, ilustrazioaren mundua, eta are gehiago emakume ilustratzailearen begiradatik, Kultura Sailetik aztertu, eta batez ere bultzatu eta ikusgai jarri beharreko nitxoa zela ikusi genuen. Zikloak sektorean eta herritarren artean izandako harrera onaren ostean, zalantzarik gabe, aurten ere arrakasta izango du eta, gainera, bigarren edizio honetako programazioa zabaldu dugu», azaldu du Kultura eta Hezkuntza sailburuak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Zehazki, erreferentziazko emakume artistekin hainbat jarduera antolatu dira eta herritarrek urritik abendura bitarte horiez gozatzeko aukera izango dute:
«Bigarren edizio honetarako, aparteko artistak bildu ditugu. Ziur nago "Irudigileak" zikloari kalitate handia gehituko diotela eta ezin dugu aukera hori galdu. Herritarrak animatu nahi ditut Pilarrera gerturatzera eta jarduera horietan parte hartzera. Seguru nago ez direla damutuko», adierazi du zinegotziak.
Zikloari eta parte hartzen dutenei buruzko informazio gehiago Udalaren webgunean.