Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2024

  • Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2024

Mungiako Udalak urriaren 1etik jarriko du abian aurtengo Lauaxeta Olerki Lehiaketa. Hamazazpigarren edizio honen gaia "Gabeko irrintzija" izango da. Gai horren interpretazio librea egin beharko dute parte-hartzaileek euren olerkietan. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 11 izango da.

Euskaraz sortutako testuak aurkeztu beharko dira, bakoitzak nahi duen tamaina, errima eta ahapaldi kopuruarekin. Konposizioek gutxienez 100 bertso-lerro eta gehienez 200 izan beharko dituzte.

Irabazleak 800 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa. 

Lan originalak aurkeztu behar dira, aldez aurretik saritu gabeak beste inolako lehiaketatan. Bestalde, ez dira jatorrizkotzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Mungiako Udalak lanak aurkezteko hainbat bide jarriko ditu: Udalaren egoitza elektronikoa, posta arrunta (Mungiako Udala, Euskara Saila. Trobika 1, 48100, Mungia) eta Mungiako Udaleko HAZeko bulegoa, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta 94 674 12 16 telefonoan.


  • Epea 2024(e)ko Urriak 1(e)tik 2024(e)ko Azaroak 11(e)ra
  • EntitateaMungiako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.