Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak eta Donostiako Zinemaldiak ohiko dan Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan zikloaren edizio berri bat aurkeztu dute. Oraingo honetan, 11 film dira, eta horietako 9 Bilbora iritsi dira Sail Ofizialean, Perlak eta New Directors sailean proiektatu eta gero.
Aurkezpen-prentsaurrekoan José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria; Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia; Fernando Pérez, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; Jorge Gil, Marco pelikularen gidoilaria; eta Aranzazu Calleja, musikagilea eta Marco filmaren musika egilea izan dira.
Zikloan zehar, astelehen honetan, irailak 30, hasi eta datorren igandera arte, urriak 6, luzatuko dena, joera ezberdinak islatzen dituzten film batzuk biltzen ditu. Programazio askotarikoa da, eskarmentu handiko zuzendarien azken lanak biltzen dituena, baita zuzendari berriek film luzeekin egindako debutak ere. Filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Gainera, programa haurrentzako euskarazko animaziozko bi filmek osatuko dute.