TOPICek urtebetez konpainia egoiliar izateko deialdia ireki du.
Deialdia Antzerki Bisuala, Txotxongilo eta/edo Objektuen arloan lan egiten duten konpainia eta kolektibo gazteei, profesionalei edo profesionalizazioan txertatzeko bidean daudenei zuzenduta dago.
Hartzaileak eta balorazio-irizpideak
- Estatu mailako konpainiak eta kolektiboak.
- Aurreikusitako aurrekontuan gehienez 5 pertsona sartuko dira.
- Konpainiaren % 60k 35 urte baino gutxiago izan behar ditu eta beharrezkoa izango da proiektuaren arduradun bat ezartzea. Arduradunak, kideen % 60k bezala, 35 urte baino gutxiago izan beharko ditu.
- Konpainiak edo kolektiboak gutxienez proiektu bat aurkeztu beharko du eremu erdiprofesionalean.
- TOPICek aukeratutako konpainia gutxienez urtebetez izango da egoiliarra. Proiektuak planteatutako ekoizpenetatik haratago baloratzeaz arduratuko den batzorde bat egongo da. Halaber, kontuan hartuko dira lortu nahi diren prozesuak, helburuak eta nahiak, eta nola ikertu, lan egin eta pentsatu nahi den urtebeteko epean.
- Kontuan hartuko da konpainiaren epe luzerako proiekzioa eta baita sorkuntza/ikerketarako borondatea ere, eta ez produkzioa bakarrik.
- TTVO (txotxongiloen eta objektuen ikus-antzerkia) lengoaiarekin egindako esperimentazioa baloratuko da konpainiak edo kolektiboak aurkeztutako proposamen artistikoetan.
Egonaldia zortzi astekoa izango da gehienez 2025ean (gutxienez hiru aste horiek lehen seihilekoan egin beharko dira, eta beste bostak bigarren seihilekoan).
Konpainia bakarra aukeratuko da.
Deialdira aurkezteko beharrezkoa izango da inprimaki hau betetzea, 2024ko urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean (biak barne).
Deialdia (PDF - 345 KB)
- Epea 2024(e)ko Urriak 1(e)tik 2024(e)ko Azaroak 30(e)ra
- EntitateaTOPIC
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza, Ikerketa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.