Bizkaiko Lurralde Historikoan 2024ko ekainaren 16tik 2025eko ekainaren 15era bitartean egiten diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak emango dituen foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Jarduera horiek, dena dela, honako hauek bakarrik izango dira: babes berezia edo ertaina duten ondasun arkeologikoak, edo ustez hondakin arkeologikoak dituzten guneak, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan ondasun babes ertaina edo berezitzat kalifikagarri gisa agertzen direnak ukitzen dituen edozein obra motaren ondorioz beharrezkoak diren jarduerak.
Dekretua (PDF - 571 KB)
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.