Dazz Jazz ekimenak bederatzigarren edizioa izango du eta bost kontzertu eskainiko ditu urriaren 16tik 20ra

  • Dazz Jazz ekimenak bederatzigarren edizioa izango du eta bost kontzertu eskainiko ditu urriaren 16tik 20ra

  • Emanaldiak 20:00etan izango dira Vital Fundazioa Kulturunea aretoan

Dazz Jazz Jaialdiaren bederatzigarren edizioak 5 kontzertu programatu ditu urriaren 16tik 20ra bitarte, 20:00etan, Vital Fundazioa Kulturunea aretoan. Dazz Jazz Elkarteak antolatzen du egitasmoa eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesa du.

Lehenengo hitzordua, hilaren 16koa, Raynald Colomen eskutik etorriko da, Ray of light aurkeztuko baitu. Hurrengo egunean, hilaren 17an, Ariel Brínguez Quintetek jarriko du erritmoa Latidos lanarekin, eta 18an Munir Hossn & Elasen txanda izango da. Kontzertuak amaitzeko, Deborah Carter Quintet izango da, hilaren 19an, eta Colina, Carmona & Serrano, hilaren 20an.

"Eskerrak eman nahi dizkiot Dazz Jazz Elkarteari egindako lanagatik, urtez urte horrelako jaialdi bat sustatzea ez delako erraza. Horregatik, Gasteizko Udaletik babesa berresten dugu, eta are gehiago, 2024 honetarako, zabaldu egin dugu. Proiektu honen aldeko gure apustu irmoa erakutsi nahi izan dugu, Dazz Jazz Elkartearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatuz", adierazi du Sonia Díaz de Corcuerak gaur Dazz tabernan egin den jaialdiaren aurkezpen-prentsaurrekoan.

Arantxa Ibañez de Opacuak, Fundación Vital Fundazioko zuzendariak, honako hau ziurtatu du: "Vital Fundazioarentzat bereziki garrantzitsua da hiriari baliabideak gehitzea, kultura-sektoreak kalitate handiko proiektuak garatu ahal izan ditzan, hala nola Dazz Jazz, kasu honetan Vital Fundazioa Kulturunearen espazioa eskainiz. Halaber, egiten duten lan handia aitortu nahi dut, eta emaitzengatik zoriondu".

Sarrerak eta abonuak  dagoeneko eskuragarri daude webgune honetan: www.musikaze.net.


  • DataUrriak 8
  • Gaia Musika