(Ainara Bilbao, Kultura Programazio eta Hezkuntzako Teknikaria; Fernando Pérez, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria; eta Alejandro Rodríguez Medina, Fundación Japón Madrileko arte eta kultura koordinatzailea)
Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko Zinematekak Mangatik zinemara. Japoniar zinema garaikidearen zikloa programaren bigarren partea aurkeztu du, 2024ko, urriaren 8tik azaroaren 28ra izango dena Golem Alhondiga Zinemetan.
Mangatik egokitutako live action filmak ardatz harturik, programa berria gaur arratsaldean, 19:00etan, hasiko da Toshiya Fujita zinemagilearen Shurayukihime (Lady Snowblood) pelikularekin. Bertan, honako istorioa kontatzen du: espetxean jaiotako emakume bat haren familia suntsitu zuten iruzurgileez mendekatzeko tresna hilgarria izateko trebatu dute jaiotzatik beretik.
Prentsaurrekoan Fernando Pérez Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko zuzendariak eta Alejandro Rodríguez Medina Fundación Japón Madrileko arte eta kultura koordinatzaile buruak hartu dute parte. Arratsaldeko aurkezpenean Keiko Morito Fundación Japón Madrileko zuzendariak hartuko du parte.
Zazpi izenburu aukeratu dira ziklo honetarako, Japonia Fundazioarekin lankidetzan, azken hamarkadetako ikus-entzunezkoen japoniar ekoizpenaren erakusgarri. Lan horietako batzuk Tokioko Japan Foundation erakundearen artxiboetatik datoz eta ez dira orain arte Europako zinemetan erakutsi.
Pelikula hauek Japoniako gizarte garaikidea, hango kezkak, pertsonarteko harremanak eta eguneroko bizitza azaltzen dute. Hain zuzen ere, ziklo honetako filmek xehetasun eta historia txikiak erakutsiko dizkigute pertsonaien erlazioen bidez, ingurune konplexuak oinarri harturik, kasu batzuetan.
Zazpi pelikula
Klasiko handi bat proiektatuko da programari hasiera emateko: Shurayukihime (Lady Snowblood) (1973), Toshiya Fujita zuzendariarena. Historiako live action onenetakotzat hartua da thriller hau; Kazuo Koikek idatzitako manga bat du oinarri, eta Quentin Tarantinok Kill Bill filma sortzeko erabilitako inspirazio-iturri nagusia izan zen.
Zikloko filmen zuzendarien artean japoniar zinemako sona handiko egileak daude, hala nola Hirokazu Koreeda zuzendaria, Umimachi Diary (Gure arreba txikia) lanaren sortzailea (2015). Cannesko Jaialdiko Urrezko Palmondoa irabazteko lehiatu zen film hori, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Familia baten erretratua da, Akimi Yoshida mangakari kritikaren aitortza ekarri dion izen bereko mangan oinarritua.
Susumu Mitsunakak berriki aurkeztutako Gekijôban Haikyu!! (Gomi Suteba no Kessen) (2024) ere proiektatuko da, ziklo honetako anime-film bakarra eta kalitate tekniko bikaina duelako. Duela hamar urte baino gehiago hasitako Haikyuu!! (La batalla del basurero) telesailaren zinemarako egokitzapena da, eta boleibolari buruzko animazio-film bakarretakoa.
Azuma Morisaki ere ageri da programan; zehazki, haren Pekorosu no haha ni ai ni iku (Pecoross’ Mother And Her Days) (2013) filma. Yuichi Okanoren manga autobiografiko batean oinarritua da, eta Japoniar gizarte gero eta zahartuagoko familia-egoera konplexuak ditu aztergai.
Telesail batean oinarritua da, halaber, Machida-kun no sekai (Almost a Miracle) (2019), Yuya Ishii zuzendariarena. Hain zuzen ere, Yuki Andoren Machida-kun no Sekai mangan (2015-2018) du jatorria, mundu-ikuskera antagonikoa duten bi neraberen arteko erlazioa ardatz duen traman.
Zikloaren programa bi lan hauekin amaituko da: Yuichi Fukudaren Wotaku ni koi wa muzukash? (Love is Hard for Otaku) (2020) komedia erromantikoa, erabateko otaku bat dela ezkutatu nahi duen pertsonaia baten lan-harremanak erakusten dituena, eta Kazuhito Nakaeren Kin? Nani Tabeta? (What Did You Eat Yesterday?) (2021), sukaldaritzarako zaletasuna duen bikote homosexual baten erlazioari buruzkoa.
Programazioa
Urriak 8, asteartea 19:00
Shurayukihime (Lady Snowblood)
Urriak 15, asteartea 17:30 // Urriak 17, osteguna 19:30
Umimachi Diary (Gure arreba txikia)
Urriak 22, asteartea 17:30 // Urriak 24, osteguna 19:30
Gekijôban Haikyu!! (Gomi Suteba no Kessen)
Urriak 29, asteartea 18:30 // Urriak 31, osteguna 19:30
Pekorosu no haha ni ai ni iku (Pecoross’ Mother And Her Days)
Azaroak 5, asteartea 17:30 // Azaroak 7, osteguna 19:30
Machida-kun no sekai (Almost a Miracle)
Azaroak 19, asteartea 17:30 // Azaroak 21, osteguna 19:30
Wotaku ni koi wa muzukash? (Love is Hard for Otaku)
Azaroak 26, asteartea 17:30 // Azaroak 28, osteguna 19:30
Kin? Nani Tabeta? (What Did You Eat Yesterday?)