Guggenheim Bilbao Museoaren KOSMO proiektua finalisten artean Lovie Awards 2024 sarietan

  • Guggenheim Bilbao Museoaren KOSMO proiektua finalisten artean Lovie Awards 2024 sarietan

Guggenheim Bilbao Museoak bere Bildumako artistak modu interaktiboan esploratu ahal izateko ekainean aurkeztu zuen KOSMO tresna digitala Datuak bistaratzeko proiekturik onena kategorian hautatu du epaimahaiak Lovie Awards 2024 sarietan.

KOSMO Museoaren Kide Korporatiboa den La Tempesta enpresarekin lankidetzan garatutako proiektua da Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman ordezkatuta dauden artisten berri emateko eta Museoko funtsei eta egileei buruzko begirada, lotura, zeharkako irakurketa eta hurbilketa berriak eskaintzeko.

Lovie Awards sariak kulturaren eta teknologiaren arloan bikaintasun digitala aitortzeko Europako saririk prestigiotsuenak dira. Epaimahaia Arte eta Zientzia Digitalen Nazioarteko Akademiako (IADAS) kideek osatua da —erakunde horrek kultura eta teknologia digitalean aditu diren 4.000 kide baino gehiago hartzen ditu bere baitan.

Hamalaugarren edizio honetako sari-banaketa datorren azaroan egingo da. Oraingoan, Europako 35 herrialdetako 1.200tik gora proiektu aurkeztu dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 11
  • Gaia Museoak, Ondarea