Gaur goizean, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran, LABO XL6ren seigarren edizioa aurkeztu da. 2019an sortu zen jaialdia, NODE dantza-konpainiaren eskutik, eta, handik aurrera, dantza, antzerki eta zirku garaikideko proposamenez espazio berezienak bete ditu. Jaialdia egiteko, Kutxa Fundazioaren eta Tabakaleraren babesa du, besteak beste, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza instituzionala. Urte osoan zehar egiten den LABO programaren barruan kokatzen da proposamen hau; LABO GO (Sorkuntza prozesuen erakusleihoa) eta LABO GEO: Gorputza eta Ondarea (Dantza garaikidea ondare eta landa inguruneetan) programekin bat egiten du. Prentsaurrekoan Ion Estala LABOko zuzendaria eta Ana Barrantes LABOko ekoizpen burua izan dira.
Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa 2024ko azaroaren 14tik, osteguna, 17ra, igandea, egingo da. Arte bizien 4 eguneko ospakizuna, proposamen eszeniko garaikidez betea, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, Tabakalerako eta inguruetako hainbat espazio hartuko dituena. Artistak, kultur eragileak, erakundeak eta publikoa elkartzen diren topagune hurbil eta irekia.
Ion Estala jaialdiaren zuzendariak honako hau partekatu du: "jaialdiak artista gazte zein beteranoen hizkuntza eszeniko berrietan jartzen du arreta, eta dantza, antzerkia eta zirkuko dramaturgia berrietan jartzen du arreta. Egitaraua bertako, nazioko eta nazioarteko artisten proposamenez hornitzen da, emakume sortzaileen lanari eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez". Aurrera jarraitzen du: "LABO XLk, alde batetik, arte eszenikoen sektoreari zuzendutako jardunaldi profesionalak eskaintzen ditu eta, beste alde batetik, proposamen eszeniko abangoardistaz beteriko arratsalde osoak, batzuk publiko helduarentzat eta beste batzuk, igandeko jardunaldia kasu, familia osoarentzat zuzenduak. Gure helburua dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea da".
Estalak jakinarazten du "aurten, lehen aldiz, kartelak ez du inor protagonista izango. Nahita egina da. Dantza, antzerkia eta zirkua hitzetan jarri nahi dugu arreta. 'Dantza, teatro, zirko' bezala estilizatuak, euskararen eta gaztelaniaren arteko hitz-joko batean dabiltza. LABO XLren irudi orokorraren protagonismo osoa ematen diegu, bi arrazoirengatik: bata, jaialdia haietaz elikatzen delako, jakina, haien parte garelako, haiekin lan egiten dugulako, haien bidez komunikatzen dugulako eta haien alde bizi garelako. Eta bigarrena, osatzen dituzten lanbide guztiak ordezkatzen dituztelako: interpretazioa, teknika, ekoizpena, banaketa, zuzendaritza, administrazioa...".
Estalak azpimarratu duenez, "edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun izango ditugu (2 erabateko estreinaldi, 3 estreinaldi nazional eta 6 estreinaldi Euskadin), baita hitzaldiak, tailerrak eta esperientziak partekatzeko topaguneak ere".
Erabateko estrenaldiak: Eva Guerrero (Euskadi) "Entre cuerpo" eta Lucía Montes eta Mado Dallery (Madrilgo Erkidegoa) "After the Drop". Estrenaldi nazionalak: Hannah Scharren (Austria) "Fassade", Astaren (Portugal) "Spectum" eta Neskenaren (Frantzia) "Badoa". Estrenaldiak Euskadin: Irene Naranjo (Extremadura) "Jaranda", Gu!atari (Malaga) "Cemento Cola", Halako Ezpala (Nafarroa) "Motxila", Emilio Manzano (Jaen) "Volverse pequeño", Fernándo López (Madrilgo Erkidegoa) "No más versiones, amor brujo" eta Clara Ingold (Illes Balears) "Paloma de parque".
Estalak, gainera, azpimarratu duenez, "LABO XLri lotuta dauden hiru egoitza artistikoen hiru sortze-prozesuen erakustaldia izango ditu jaialdiak edizio honetan. Lehenengoa, ITURRI egonaldi artistikoa, jaialdiak berak ematen du, ADDErekin batera (Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartea), eta hautatutako konpainiak, Perpetua Vastardak (Euskadi), laguntza ekonomikoa jaso du, lanerako espazioaz gain. Beste bi erakustaldiak Sortutakoak eta Cruceiros Paraiso egoitzen emaitza izango dira, aurten ere Gipuzkoako Dantzagunearekin (Gipuzkoako Foru Aldundia) elkarlanean egindako lanari esker. Erakustaldi hauek jaialdiak LABO GO jardunaldietarako egiten duen zubia irudikatzen dute, non urtean zehar konpainien sorkuntza prozesuei ahotsa ematen zaien". Estalak dio "edizio honetan, gainera, Emilio Manzano (Jaén) eta Gu!atari (Málaga) konpainiek, euren LABO GOko protagonistak izan zirenak, bisita egingo digute beren pieza amaituta aurkezteko, jaialdia bihurtzen da ziklo sortzaile horren itxiera perfektua".
"Jaialdiaren beste indargune bat – gehitu du Estalak- Bileratxoak dira. Bigarren edizioaren arrakastaren ondoren, eta lan eszenikoen banaketaren lan nekeza ezagututa, hirugarren edizioa antolatu da, SAREAren (Euskadiko Antzoki Sarea) laguntzarekin batera. Konpanientzat eta artistentzat zuzenduak, topaketa hauek espazio seguru eta praktikoak sortu nahi dituzte beren lanak eta kezkak hainbat programatzailerekin partekatu ahal izateko. Zaintzarako eta lasaitasunerako espazio bat sortuz, konpainia bakoitzak mahai bat izango du, eta programatzaileak izango dira gerturatuko direnak elkarrizketa lasaiak sortuz. Iaz 18 konpainia eta 24 programatzaile izan genituen".
Beste aldetik, Ana Barrantesek, ekoizpen buruak, honako hau gehitu du: "Aurten ere, LABO XLk arreta handiagoa jartzen jarraitzen du prestakuntzan, bitartekaritzan eta sentsibilizazioan; adibidez, SAREAk, Euskal Herriko Antzoki Sareak, hitzaldi bat egingo du dantzarako dirulaguntzen aplikazioa hobetzeari buruz, edo Rui Pires (Portugal) sortzaile eta programatzailearen bisita izango dugu bere lurraldean zuzentzen dituen jaialdiak ezagutzera emateko". Barrantesek amaitu du: "Jaialdia bi topaketa garrantzitsuren egoitza izango da. Alde batetik, EDADEIren bosgarren edizioa izango dugu (Dantza, arte dramatiko, hezkuntza eta ikerketa topaketa), ADDErekin elkarlanean. Eta bestetik, EDN (European Dance Development Network) proiektu europarra, Europako dantza garaikideko erakundeen sarea, aurkezteko aukeratutako gunea izango gara. Ekitaldi hau Dantzaz-ekin lankidetzan antolatu da, dantzaren sektorean enplegua eta profesionalizazioa sustatzen duen erakundearekin".
"Ahaztu gabe —dio Barrantesek— ohiko topaguneak, hala nola inaugurazio gala edo itxiera, koktelak edo jaialdiko partaideek bat egiten duten gune komunak".
Barrantesek jarraitzen du esaten "aurten, inoiz baino gehiago, jaialdiaren nazioartekotze-prozesuari balioa ematen diogu, bai proposamen eszenikoetan, bai jardunaldi profesionaletan. Aurten Portugal izango da garrantzi handiena izango duen herrialdea, Asta konpainiak "Spectrum" pieza aurkeztuko du eta Rui Pires zuzendari eszeniko eta kultur kudeatzaileak jardunaldi profesionaletan izango dugu protagonista. Gainera, Austriatik eta Frantziatik beste konpainia batzuk etortzen zaizkigu".
Bestalde, Barrantesek honako hau gaineratu du: "Jaialdiak Erronka Garbia zigilua lortu du, Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emandako ziurtagiria, ingurumenaren gaineko balizko inpaktu negatiboak minimizatzeko diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak barne hartzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena".
Azkenik, Barrantesek poz handiz azpimarratu du: "Beti bezala, jaialdiaren zati bat doakoa eta sarrera librekoa izango da, eta beste zati baterako sarrera erosi beharko da. Horretarako hurrengoak salgai jarriko dira: abonuak (jaialdian gertatzen den guztia ikusteko aukera ematen dutenak), eguneko sarrerak (egunean zehatz batean gertatzen dena ikusteko aukera ematen dutenak) eta ikuskizun jakin baterako sarrera indibidualak." Barrantesek iragartzen du: "Jada, abonoak salgai daude!".
Azaroak 14, osteguna
12:00 Inaugurazio ekitaldia.
12:30 Gaizka Chamizo "Heroiaren mina" (dantza/Euskadi).
17:30 Perpetûa Vastarda "Esto es terror" (dantza/Euskadi/ITURRI egonaldia).
18:00 Alicia Gómez "A vergonza era verde e come una a vaca" (dantza/Galizia/Cruceiros Paraiso egonaldia)
18:30 Nabiga kolektiboa "Nondik abiatu inora" (dantza/Euskadi/Sortutakoak egoitza).
20:00 MANVCODIATA "Putaren bakarrizketa eroetxean" (antzerkia/Euskadi).
Azaroak 15, ostirala
11:00 Bileratxoak: negozio-mahaiak, artistak eta programatzaileak.
13:30 Irene Naranjo "Jaranda" (dantza/Extremadura/estreinaldia Euskadin).
17:00 Hanna Schaar "Fassade" (dantza/Austria/estreinaldi nazionala).
17:15 Lucía Montes y Mado Dallery "After the Drop" (dantza/Madrilgo Erkidegoa/erabateko estreinaldia).
17:45 Eva Guerrero "Entre cuerpos" (dantza/Euskadi/erabateko estreinaldia).
18:30 Gu!atari "Cemento cola" (dantza/Andaluzia/erabateko estreinaldia).
20:00 "Spectrum" asta (dantza/Portugal/estreinaldi nazionala).
Azaroak 16, larunbata
10:00 SAREA "Dirulaguntza eskaera aurkezteko gako praktikoak" (Euskadi).
11:15 Rui Pires " Confluencia Euskadi Portugal" hitzaldia (Portugal).
12:30 Neskena "Badoa" (dantza/Frantzia/estreinaldi nazionala).
13:00 Gebra Sera "EDN aurkezpena: gure lurraldeko dantzaren sektorerako aukera berriak" (Euskadi).
17:00 Larrua proiektua "Shot the Target" (dantza/Euskadi).
17:30 Halako Ezpala "Motxila" (zirkua/Nafarroa/estreinaldia Euskadin).
18:30 Emilio Manzano "Volverse pequeño" (antzerkia/Andaluzia/estreinaldia Euskadin).
20:00 Piszifaktoria "Hau gerra bat da" (antzerkia/Euskadi).
Azaroak 17, igandea
10:00 EDADEI 5: Mugimendu tailerra + irakaskuntza jardunaldia (Irene Naranjo + ADDE Dantza).
11:00 Elirale Konpainia "O!" (dantza/Frantzia).
12:30 Elirale Konpainia "O!" (dantza/Frantzia).
17:00 "Ollos cara adentro" dantza (dantza/Galizia).
17:30 "Yügen" banda (zirkua/Nafarroa).
18:30 Fernándo López "Prologo" (dantz/Madrilgo Erkidegoa/estreinaldia Euskadin).
20:00 Clara Ingold "Paloma de parque" (antzerkia/Balear Uharteak/estreinaldia Euskadin).