"Versión Original" zinemari buruzko aldizkari tematikoak 2024ko ale berezia aurkeztu du: "Bilbao en el cine". Bertan, hiriaren eta zinemaren arteko loturari buruzko azterlan bat egin dute, Bilbao Bizkaia Film Commissionen laguntzarekin.
2020an "Versión Original" aldizkariak Madril hiriari eskainitako ale berezi bat argitaratu zuen, eta hainbesteko oihartzuna izan zuen eta hainbeste interes sorrarazi zuen, ezen urtean behin horren antzeko azterlan bati eskaintzen dioten hilean behin plazaratzen duten aldizkaria. Horiek horrela, 2021ean Bartzelona hiria izan zen aldizkariaren agertokia, 2022an Salamanca eta 2023an Sevilla.
2024an, Bilbo izan da hiriaren eta zinemaren arteko loturari buruzko azterlanak hizpide hartu duen hiria. Edizio horretan, hirian filmatutako filmei buruzko artikuluak daude, baita hiria zinemarekin lotzen duten testuak ere; aldizkariko lantaldeak egin du lan hori, Bilbao Bizkaia Film Commissionen laguntzarekin.
Bilbao Bizkaia Film Commission-en helburua da filmaketak hirira eta lurraldera erakartzea; ildo horretatik, 2023an 151 ekoizpen filmatu dira bertan. Hala, ekoizleei eta profesionalei arreta ematen die, beren proiektuetarako agertokirik onenak aurki ditzaten. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako zerbitzu horrek 58,5 milioi euroko eragin ekonomiko zuzena sortu zuen 2023an, hau da, 2021ean lortutako datuaren laukoitza; horrek erakusten du Bilbao Bizkaia Film Commission-ek lagundutako ikus-entzunezko proiektuek joera ona dutela.