Egileentzako Euroeskualdeko egoitza 2024

  • Egileentzako Euroeskualdeko egoitza 2024

Euroregional Green Audiovisual Hub-ek egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.

KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek bat egin dute ekimen honetan, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin, 2025eko martxoaren 3tik 21era bitartean 3 egileren egoitza jasotzeko Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin.

Dagoeneko animazioko gidoi proiektu bat garatzen ari direnei zuzenduta dago proiektua eta proiektua jasotzen duten hiru eskualdeetako ikus-entzunezkoen ekosistemetara hurbiltzeko aukera emango die egileei. Idazketa prozesuan zehar aholkularitza emateko sektoreko profesionalen laguntza eskainiko du, hala nola ekoizpena, errealizazioa eta estudio zuzendaritza bezalako alorretatik, eta ibilbide aintzatetsia duten gidoilarien eskutik, besteak beste.
 
Era berean, green eredua eta sektorearen jasangarritasuna zeharkako ardatzak izango dira egonaldi horien garapenean.
 
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da.

Euroregional Green Audiovisual Hub-a Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goimailako Hezkuntzako eta Ikerketako KSIgune klusterrak bultzatzen du, CLAVNA Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin eta Pôle Image Magelis Akitania Berriko ikus-entzunezko irudiaren sektoreko entitate nagusiarekin lankidetzan. Proiektua Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET Euroeskualdearen laguntza du, “Euroeskualdeko Berrikuntza” proiektuen deialdiaren esparruan.

Proiektu honek Euroeskualdeko ikus-entzunezkoen sektorearen balio-katea konektatu nahi du; geografikoki eta kulturalki hurbileko eragile eta lurraldeen arteko berrikuntza eta lankidetza bultzatu; eta Euroeskualdean partekatzen den erronka ekologikoari erantzuten lagundu, Akademiako, Administrazio Publikoko eta Enpresako eragileak aktibatuz, bai eta Pertsonak eta Ingurunea ere.


  • Epea 2024(e)ko Urriak 28(e)tik 2024(e)ko Abenduak 10(e)ra
  • EntitateaEuroregional Green Audiovisual Hub
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.