Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ZINEBI Networking Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren zazpigarren ediziorako hautatutako 14 proiektuen aurkezpena hartuko du. Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren finantzaketa du eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi Elkartea eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolaren (ECAM) lankidetza.
DOKUMENTAL-FOROA
Aurreko edizioetan bezala, ZINEBI Networking Foroan Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Proiektu horiek 15.000 euroko balioa duten eskudiruzko bi sari eskuratzeko aukera izango dute — igoera garrantzitsua izango da 2023arekin alderatuta, sari bakoitza 10.000 eurokoa baitzen —, eta azaroaren 15ean emango dira Arriaga Antzokian Zinemaldiaren amaiera ekitaldian: Euskadiko dokumentu-luzemetraien proiektu onenaren saria (ZINEBI Networking EITB 2024 Saria) eta Estatuko gainerako herrialdeetatik datorren proiekturik onenaren saria (ZINEBI Networking 2024 Saria).
ZINEBIk, horrela, tokiko ikus-entzunezko ehuna indartzen laguntzen du, bai eta sektoreko eragileen eta zinema- eta ikus-entzunezko industriaren tokiko eta nazioarteko erakundeen artean dagoen harremana dinamizatzen ere.
Hauek dira edizio honetarako ZINEBI Networking EITB 2024 sarirako aukeratu diren proiektuak, Euskadiko ekoizpena edo koprodukzioa izanik:
Bestalde, ZINEBI Networking 2024 Saria eskuratzeko lehiatuko dira, Estatu osotik datozen film luze dokumentalen proiektuei irekia: