Juanjo Menak Mozarten "Klarineterako kontzertua" zuzenduko du Euskadiko Orkestraren podiumerako itzuleran

  • Juanjo Menak Mozarten

  • Mark Simpson Estatu Batuetako klarinetejole ospetsuak Mozartek bizitzan osatu zuen azken orkestra-lanari helduko dio, ezagun dena "Out of Africa" filmaren soinu-bandan agertzen delako. Simpsonek Kari Kriikku klarinetejolearen lekua hartu du, osasun-arazoak direla medio ezin izango baitu finlandiarrak hasiera batean programatutako Saariahoren "D'om le vrai sens" interpretatu
  • Schuberten "9. Sinfonia, Handia"-k osatuko du Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau. Kontzertuak urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean izango dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta sarrerak salgai daude

Euskadiko Orkestrak ostegun honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko bigarren programari aurre egingo dio, "Mozart / Schubert" izenekoa. Gure zuzendari internazionalena den Juanjo Menak zuzenduko dituen kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostegunean, urriak 31Donostiako Kursaal Auditoriumean; larunbatean, azaroak 2Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, azaroak 4, berriz ere Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, azaroak 5Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, azaroak 6Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 29
  • Gaia Musika