"Kultura gizarte-bazterketaren aurrean. Harremanaren kontzeptualizazioa eta lan-esperientzien identifikazioa"


Gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko, kultura faktore bereizgarri gisa aitortu dadila sustatzea dago txosten honen oinarrian

Kultura berez da errealitate sozialaren zati eta, hala denez, fenomeno berek hartzen dute eraginpean. Europar Batasunaren estrategia sozialetan gaur egun gehien nabarmentzen direnen artean, gizarte-bazterketa dugu haietako bat. Parte-hartze kulturaren eremuan bertan badira arrazoi sozialak direla-eta baztertutako pertsonak. Parte-hartze kulturalaren desparekotasunak ez dira inongo berritasun zentzu horretan. Aitzitik, ikerketa soziologikorako eremu zabal bat izan dira.

Hori gorabehera, azkenaldian soilik ari da begirada aldatzen kultura "arazo gisa" ikustetik kultura "soluzio gisa" ikustera. Gizarte-bazterketako egoerak gainditzen laguntzeko gaitasuna du parte-hartze kulturalak eta, horrenbestez, gizartearen funtzionamendua hobetzen eta gizartearen beraren gizarte-ongizateko mailak hobetzen laguntzeko. Eskala txikian dauden proiektu guztiak gorabehera, oraindik ere gizarte-bazterketa osatzen duten egoeren ugaritasun handian oinarrituko diren politiken eta estrategia orokorren hutsunea dago.

Norabide horretan aurrera egiteak gizarte-bazterketa bera eta berau parte-hartze kulturalean nola sartzen den ulertzea dakar, eta diagnostikotik (desparekotasun kulturalen eta haien faktoreen azterketa) proposamenera (kulturaren onura sozialen identifikazioa eta ekintzen diseinua) igarota egitea dakar, halaber.

Hiru bloke nagusitan egituratzen da txostena:

  1. Gizarte-bazterketara kontzeptualki eta enpirikoki hurbiltzeko lehen bloke bat, zertaz eta nortaz hitz egiten den jakiteko.
  2. Kultura gizarte-bazterketaren testuinguruan nola sartzen den erakutsiko duen bigarren bloke bat, parte-hartze kulturaleko arazoen fokua parte-hartze horrek dituen onuretara mugituta.
  3. Kulturaren eta gizarte-bazterketaren arteko intersekzioa osatzen duten lan-eremuaren gakoak azaltzen dituen hirugarren bloke bat, proiektuak esparru horretan nolakoak diren eta ekintza berrien diseinuan aurrera nola egin hobeto ulertuz.

ARGITALPENA

BESTE HIZKUNTZA BATZUETAN


  • DataAzaroak 25
  • Gaia Sektore anitz
  • ArgitalpenaIRAKURRI