Bizkaiko Foru Aldundiak Labayru Fundazioak euskararen alde egindako lana saritu du 2024ko Ohorezko Lauaxeta sariarekin

  • Bizkaiko Foru Aldundiak Labayru Fundazioak euskararen alde egindako lana saritu du 2024ko Ohorezko Lauaxeta sariarekin

  • Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Ohorezko Saria Labayru Fundazioari eman dio, euskal kulturgintzan egindako ibilbideagatik. XX. edizio honetan Ikus-entzunezkoen kategoriako Lauaxeta saria Aitor Baztarriak jaso du. Poesiako Lauaxeta Sariei dagokienez, 35 urtetik gorakoen kategorian Arkaitz Cano izan da saritua, eta 35 urtetik beherakoen kategorian, berriz, Oihane Zuberoa Garmendia

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Leixuri Arrizabalagak, 2024ko Lauaxeta Sariak banatu dituzte gaur Bizkaiko Foru Jauregian egin den ekitaldian. Lauaxeta Ohorezko Sariaren helburua bereziki Bizkaian eta oro har munduan euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egindako ekarpenagatik nabarmendu diren pertsonak edo taldeak jendaurrean aitortzea da, merezimendu handiko jarduera horiek sarituz eta hedatuz, ahal den neurrian gizartea euskara sustatzeko lan horretara erakartzeko pizgarri izan daitezen.

Bizkaiko ahaldun nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiak euskarak historian jasandako gorabeherak ekarri ditu gogora. "Elebakartasunaren alde egindako eraso guztiek izan dabe neurriko erantzuna euskararen gizarte-historian zehar, euskararen bizi-iraupena bermatzeko, eta euskaldunon elkartea sendotzeko. Gaur, 2024ko Euskararen nazioarteko Egunaren ospatzeko egun gutxi falta direnean, ahalegin honeen lekuko baten goraipamena egin nahi dau Bizkaiko Foru-Aldundiak aurtengo Lauaxeta saria emoterakoan".

Halaber, etorkizunera begira, Etxanobek, mezu positiboa eta elkarlanean oinarritutakoa zabaldu du "gaur egun erronka barriak ditugu begien aurrean, izan hizkuntza-aniztasuna, izan adimen artifiziala. Egingo dugu aurrera. Gure esku dago. Zure esku dago, batez ere. Izan euskaldun! Egin euskaraz! Bizi eta goza euskaraz!"

Hogeigarren edizio honetan Labayru Fundazioak jaso du 2024ko Lauaxeta Ohorezko Saria,  1977. urtetik euskal kultura, ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko egindako lanagaitik.

Beste alde batetik, Oihane Zuberoa Garmendiak eta Harkaitz Canok Poesiako Lauaxeta Saria jaso dute, euskarazko poesia sustatzeko eta zabaltzeko ematen dena.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 29
  • Gaia Literatura, Bestelakoak