Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

  • Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

  • Gaur, Bilboko Sociedad Bilbainaren egoitzan egin den Osoko Bilkuran, Zuzendaritza berritu du Euskaltzaindiak: Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko du, eta bere ondoan izango dira Itxaro Borda (buruordea), Miren Agur Meabe (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (Iker sailburua) eta Paskual Rekalde (Jagon sailburua) euskaltzain osoak

Euskaltzaindiak Osoko Bilkura egin du gaur Bilboko Sociedad Bilbainaren egoitzan, eta bertan aukeratu du datozen lau urteetan Akademiaren jarduna gidatuko duen lantaldea. Bozketa egin ondoren, hauxe erabaki dute euskaltzainek: Andres Urrutiak jarraituko du Akademiaren buru, eta bere ondoan izango dira Itxaro Borda (buruordea), Miren Agur Meabe (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (Iker sailburua) eta Paskual Rekalde (Jagon sailburua) euskaltzain osoak. Beraz, batzorde parekidea izango du Akademiak ondorengo lau urteetan, euskararen lurralde guztiak hartzen dituena, Itxaro Bordak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak ordezkatzen dituenez.

Hortaz, Zuzendaritzan lehendik aritu ez diren hiru kide berri izango dira (Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde) eta beste hiru kidek utziko dute Akademiaren artezkaritza organoa, hain zuzen, Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek.

Hona hemen datozen lau urteotako Zuzendaritzako kideen profilak


  • DataAzaroak 29
  • Gaia Literatura, Bestelakoak