Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museoa saria irabazi du

  • Euskararen Etxeak Europako Kontseiluaren 2025eko Museoa saria irabazi du

Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, Euskararen Etxea Europako Kontseiluaren 2025eko Museoen Sariaren irabazle aukeratu du Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarreko Kultura Batzordeak (APCE).

Antolatzaileek sari hau ematerakoan adierazi duten bezala, "Euskararen Etxea hizkuntza bat zaintzeko erronka erakusten duen museo txiki bat da. Bisitariek euskara entzun eta euskaraz irakurri eta abestu dezakete. Erakusketa lau hizkuntzatan aurkezten da (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta, horri esker, bisitariek Europako hizkuntza horien arteko antzekotasunak eta eraginak arakatu ahal dituzte".

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 3
  • Gaia Museoak, Ondarea