Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa 2024-2025

  • Durangaldeko Ikerlari Gazteen Sariketa 2024-2025

  • Eskualdeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna gazteen artean bultzatzeko helburua du ekimenak
  • Lanak 2025eko apirilaren 8rako aurkeztu behar dira
  • Kategoria eta sari bakarra izango dira deialdi berrian: 35 urte arteko gazteek aurkeztu ahalko dute eta 1500 euroko sari bakarra izango da
  • Durangoko Merinaldean Amankomunazgoak babesten du ekimena

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu zuen 2022an Durangaldeko Ikerlari Berrien Saria. Orain, laugarren deialdia abian jarri du.

Euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira.

Deialdia berrian kategoria bakarra izango da. 35 urtera arteko gazteek parte hartu ahalko dute eta sari bakarra izango da, 1500 eurokoa. Gainera, Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argitaratzeko aukera emango zaio irabazleari.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika...

Lana euskara hutsean aurkeztu behar da, jatorrizko lana eta lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.

2025eko ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.

Egitasmo honek Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesa dauka.

Deialdi barriari buruzko oinarriak Gerediaga Elkartearen webgunean daude kontsultarako eta deskargatzeko moduan: https://gerediaga.eus/eu/egitasmoak/ikerlari-gazteak

gerediaga.eus

  • Epea 2024(e)ko Abenduak 9(e)tik 2025(e)ko Ekainak 15(e)ra
  • EntitateaGerediaga Elkartea
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaOndarea
  • JardueraIkerketa, Sustapena eta zabalkundea
  • Harremanagerediaga@gerediaga.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.