LABURBIRA euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da, eta aurten bere 22. edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea, batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanez, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
22 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK eta euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala da bihurtu da. Izan ere, zinema ekoiztea izatez da jarduera zail eta garestia. Ondorioz, film laburren sorkuntza da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daukaten modu bakarra. Zentzu honetan, Laburbirak berebiziko garrantzia du autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna emateko orduan, eta zirkuitu egonkor eta zabala eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.
Urtarrilaren 24ra arte izen-ematea zabalik
Aurtengo Laburbira martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 24ra arteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.
Laburbiran parte hartzeko, film laburrek euskaraz egindakoak, 2024an ekoitzitakoak eta 25 minututik beherakoak izan behar dute.
Izen-ematea, berriz, Laburbiraren webgunean egin behar da: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/
Aukeraketa egiteko irizpideak
Urtarrileko azken astean aukeratuko dira Laburbira zirkuituaren 22. edizio honetan herriz herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honako hauek:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.