172.301 ikusle izan dira 53 herrialdetako 252 tituluren 676 emanaldietan Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan. 2023an, 158.194 ikusle izan ziren; beraz, % 8,9 igo da ikusle kopurua.
Ondoz ondoko hirugarren urtez, akreditatuen marka hautsi du Zinemaldiak. Iaz, 5.000 pertsonen kopurura iritsi zen lehen aldiz, eta, aurtengo edizioan, 5.314 izan dira; hots, iaz baino % 5,8 gehiago. Zifra horren erdia, gutxi gorabehera, Industria arloari dagokio: 2024an, 2.392 akreditatu izan zituen, 2010ean baino % 143 gehiago (984 izan ziren orduan). Urte horretan, industriari laguntzeko estrategia berri bat jarri zuen abian Zinemaldiak.
Azken urteetan, Zinemaldiaren jarraipena egiten duten kazetarien kopuruak ere egin du gora, batik bat nazioarteko prentsari dagokionez: azken edizioan, nazioarteko 202 hedabidetako 226 kazetari izan dira gurean, % 27 eta % 17 gehiago, hurrenez hurren, 2023aren aldean.