Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 2025eko erakusketen programa aurkeztu du

  • Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 2025eko erakusketen programa aurkeztu du
    Museoak Josu Bilbao artistaren bakarkako erakusketa bat hartuko du

  • Artium Museoak bakarkako erakusketak eskainiko dizkie Inés Medina, Josu Bilbao eta Marwa Arsanios artistei
  • Udaberrian Chantal Akerman zinemagileari eskainitako erakusketa bat aurkeztuko du, Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge-rekin lankidetzan
  • Pentsatzeko leku bat lanarekin abiatutako Euskal Herriko hezkuntza artistikoari buruzko ikerketa prozesuak jarraipena izango du XX. mendeko 90eko hamarkadan oinarritutako erakusketa batean
  • Udazkenean mugimenduan dagoen irudiaren eta etnografiaren eta kolonialismoaren arteko harremana kritikoki aztertzen duen erakusketa aurkeztuko du
  • JAI ikasketa-programa, Lotura mekanikoak performance-zikloa eta Trama proiektua dira Artium Museoak 2025ean programa publikoen eta hezkuntza-programen esparruan berriro antolatuko diren proposamenetako batzuk

Otsailaren 28an, museoak Inés Medina (Cáceres, 1950) margolariaren erakusketa bat aurkeztuko du. Haren obra osoa aztertuko da, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako hasierako esperimentu monokromoetatik hasi eta laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean ordenagailuz sortutako lehen lanetaraino, horrek eragin handia izan baitzuen artistaren konposizioetan eta kolorearen ikerketan.

Maiatzaren 30ean bi proiektu berri irekiko dira jendearentzat; lehenengoa, Facing the Image izango da, Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) zinemagile belgikarraren erakusketa bat, Claire Atherton haren ohiko kolaboratzaileak komisariatua. Erakusketa horretan, Akermanek hainbat urtetan Athertonekin elkarlanean sortutako zinema-instalazioak aztertuko dira, hiru dimentsioko espazio batean mugimenduan dagoen irudiaren dimentsio sekuentziala hedatuz. Akermanen lanaren preskripziorik gabeko hurbilketa bat eskaintzean, haren filmen esperientzia korporalizatu bat proposatzen du erakusketak, non zatiketa eta errepikapena nagusitzen baitira linealtasunaren eta egitura narratiboaren gainetik. Erakusketa hau 2023an Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge zentroan egindako aurkezpen baten jarraipena da.

Aldi berean, museoak Josu Bilbao (Bermeo, 1978) euskal artistaren bakarkako erakusketa bat aurkeztuko du. Haren lanak hizkuntzaren eta formaren iragarpena dira, enuntziatu egonkor gisa erabat definitu gabe eta ezkutuan utziz, hitz bihurtzeari uko egingo liokeen marmar gisa. Eragin handia dute haren praktikan, alde batetik, esperientzia espazialek eta hura definitzen duten egiturak egiteko eta desegiteko prozesuak; eta, bestetik, ahozko tradizioan oinarritutako hizkuntza eta dialekto marjinalen hauskortasunak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 17
  • Gaia Museoak, Ondarea