Tabakalerak eta Artium Museoak abian jarri dute JAI Jardun Artistikoaren Institutuaren seigarren deialdia

  • Tabakalerak eta Artium Museoak abian jarri dute JAI Jardun Artistikoaren Institutuaren seigarren deialdia

  • JAI 2025eko uztailean eta abuztuan egingo da, artistek artistentzat diseinatutako proposamen pedagogikoen bidez jakintza transmititzea ardatz harturik
  • Beste urte batez, Institutuaren deialdian lankidetzan jardungo du Jorge Oteiza Fundazio Museoak
  • Orain arte zehaztutako irakasle nagusien artean, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren, Artium Museoaren eta Oteiza Museoaren programa propioei loturiko hauek daude: Marwa Arsanios, Claire Atherton, Josu Bilbao, Fermín Jiménez Landa, Maider López eta Éric Lacasa

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Euskal Herriko Arte Garaikideko Museo-Artium Museoak, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren lankidetzarekin, abian jarri dute JAI Jardun Artistikoen Institutua prestakuntza-programaren seigarren edizioa, izena emateko eskariak egiteko deialdiaren bidez. Programa 2020an sortu zen, eta 2025eko uztailean eta abuztuan egingo da haren seigarren edizioa, hiru erakundeen programetan parte hartzen duten artistek beste artista batzuei eta arte garaikidearen sektoreko eragileei jakintzak transmititzea ardatz harturik, ohi bezala. Orain arte berretsitako izenei dagokienez, honako artista hauek parte hartuko dute JAI 2025 edizioan irakasle gisa: Marwa Arsanios, Claire Atherton, Josu Bilbao, Fermín Jiménez Landa, Maider López eta Éric Lacasa. Baita Itziar Okariz, Alejandro Cesarco, Ibon Aranberri eta Olatz Otalora artistek ere, tutore gisa. Eskariak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.

JAI Jardun Artistikoen Institutuaren 2025eko deialdia artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei eta sektoreko eragileei begira antolatu da, eta ez da beste baldintzarik eskatzen parte hartzeko. Gehienez ere 16 ikasle onartuko dira, ordea, eta, hautaketa-prozesuan sartzeko, Artium Museoaren eta Tabakalareraren webguneetan topatuko duten inprimakia bete behar dute hautagaiek –hantxe dituzte deialdiaren oinarriak ere–; inprimakiarekin batera igorri behar dituzte curriculum vitae eta biografia, baita motibazio-gutuna eta aurretik eginda dituzten lanen irudien dosier digitala ere.

JAIren ikasketa-batzordea arduratuko da 16 parte-hartzaileak aukeratzeaz, eta martxoaren 14an jakinaraziko da hautaketaren emaitza. Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Catalina Lozano (Artium Museoko komisarioburua) eta Oier Etxeberria (Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) dira ikasketa-batzordeko kide.

Jarraitu irakurtzen

artium.eus

  • DataAbenduak 23
  • Gaia Ikusizko arteak