Aurten ere Nazioarteko Antzerki Jaialdia okupazio-datu onekin amaitu da. Oro har, 49. edizioak % 91ko okupazioa lortu du, 6.207 ikuslerekin, eta 13 ikuskizunetan, sarrera guztiak agortu dira.
Xehetasunetara etorrita, familiarentzako eta haur txikientzako proposamenetan, sarrera guztiak agertu dira, euskarazko ikuskizunek % 83ko okupazioa izan dute, Jim Aktual zikloa sendotu egin da % 86ra iritsita, eta Off lokalen lehen emanaldietan, sarrera guztiak agortu ziren, eta % 80ra iritsi hirugarrenean.
"Edizio hau berezia zen Principal Antzokia itxita zegoelako, baina, datu hauek ikusita, publikoaren erantzuna ona izan dela esan dezakegu. 13 ikuskizun baino gehiago izan ditugu % 100eko okupazioarekin, eta batez besteko okupazioa % 91koa izan da; hau da, Udal Sareko antzokiak Gasteizko arte eszenikoetako eskaintzari eusteko agertoki gisa sendotu dira", azaldu du Kultura zinegotziak.