Sorkuntza grafikorako dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak 2025

  • Sorkuntza grafikorako dirulaguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak 2025

Xedea

Agindu honen xedea komiki, nobela grafiko edo irudidun album formatuko liburu bat osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei dirulaguntzak emateko baldintzak iragartzea eta arautzea da. Modalitatea: komikiak eta eleberri grafikoak.

Aurrekontuko zuzkidura

75.000 €

Prestazio ekonomikoa

15.000 euroko 5 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat.

Ordainketa-modua

Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren eta uko ez bada egin.

Gainerakoa hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sorkuntza Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Abenduak 27(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 27(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Literatura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.