Xedea
Dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea antzerkirako testuak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.
Aurrekontuko zuzkidura
108.000 €
Prestazio ekonomikoa
1.– Antzerkirako testuak sortzen laguntzeko, guztira 108.000 euro daude. 12 laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa honela banatuta: 7 euskaraz idatzitako antzerkirako testuetarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako antzerkirako testuetarako.
2.– Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.
3. – Edonola ere, eta 19. artikuluak agintzen duena betetzeko, diruz lagunduko diren proiektuetatik hiru behintzat 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izan beharko dira.
Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.
Ordainketa-modua
a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
b) Gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.