Xedea
Dirulaguntza hauek 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskaraz idatzitako literatura-testuak sortzea sustatzeko dira. Diruz lagunduko den bukaerako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez.
Aurrekontuko zuzkidura
54.000 €
Prestazio ekonomikoa
1.– Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 54.000 euro daude. Sei laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa.
2. – Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherakoek idatzitakoak izana beharko dute.
Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.
Ordainketa-modua
a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
b) Gainerako % 25a 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.