Koprodukzio-ahalmena duten zinema-proiektuen nazioarteko garapenerako dirulaguntzak 2024-2025

  • Koprodukzio-ahalmena duten zinema-proiektuen nazioarteko garapenerako dirulaguntzak 2024-2025

Agindu honen xedea da nazioarteko koprodukziorako ahalmena duten fikziozko, animaziozko eta dokumentuzko film luzeen proiektuak nazioartean garatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horietarako deialdia egitea. Proiektuaren garapena ikus-entzunezko ekoizpen bat prestatzea eta diseinatzea da, produkzio-fasearen aurreko eragiketetan oinarritua.

Ondorio horietarako, film luzetzat hartuko da fikziozkoa, animaziozkoa edo dokumentalezkoa izanik hirurogei minutu edo gehiagoko iraupena duen eta zinema-aretoetan komertzialki ustiatzeko erabiltzen den ikus-entzunezko lana.

Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira:

  • Film laburrak eta serieak.
  • Eskabidea aurkezteko unean dagoeneko filmatzen hasiak diren proiektuak.
  • Telebistarako edo plataformetarako programak (talent show-ak, lehiaketak, reality show-ak, streaming-ak, influencer edo youtuberren serieak, etab.).
  • Telebista-plataforma edo -kanalen laguntza edota garapen-kontratua duten proiektuak.

Informazio gehiago


  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 1(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.