"Ernestina de Champourcín" Poesia Lehiaketaren 35. edizioaren helburua da aparteko kalitateko poesia lan original eta argitaratu gabeak saritzea. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke. Horretarako, bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batean baino ezin da aurkeztu.
Lehiaketa honen helburua literatur sorkuntza sustatzea da, bai eta ahots poetiko berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere, eta aldi berean, 27ko belaunaldiko kide izan zen eta bere bizitzako lehen urteetan Gasteizekin lotura handia izan zuen Ernestina de Champourcín gogorarazi eta goraipatzea.
Sari bakarra emango da hizkuntza modalitate bakoitzeko. Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 10ean amaituko da, 23:59an (Espainiako penintsulako ordua).
Informazio gehiago:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.