Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa: 2025eko deialdia

  • Euskal Herriko Dantza Lanen Katalogoa: 2025eko deialdia

 

DEIALDIA Basque Dance Catalogue 2025

EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOAren XIII. edizioaren deialdia ireki da. Euskal Herriko dantza konpainiek eta sortzaile profesionalek beren proposamenak aurkez ditzakete. Izena emateko epea 2025eko otsailaren 3an amaituko da. Konpainia edo sortzaile bakoitzak dantza-lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

EUSKAL HERRIKO DANTZA LANEN KATALOGOA 2013an sortu zuen Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE).

Katalogoak egiten den lanaren eta gaur egun biran dauden obren ikuspegi zabala eskaini nahi du. Euskal dantza-konpainien eta sortzaileen lana nazioarteko testuinguruetan ikusarazteko tresna da.

OHARRA: 2025eko edizio berri honetarako, konpainia guztiek bidali beharko dute informazio guztia, baita argitaratuta daudenak eta pieza berarekin jarraitu nahi dutenak ere, katalogoa erabat berrituko baita.

Oinarriak (PDF - 109 KB)


  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 8(e)tik 2025(e)ko Otsailak 3(e)ra
  • EntitateaADDE Dantza
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.