Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak 131.596 bisitarirekin itxi du 2024ko erakusketa programa. Azken bost urteetako zifrarik altuena da.
Besteak beste, Allora & Calzadilla: KLIMA nazioarteko erakusketak 44.000 bisita jaso ditu. Azkuna Zentroaren historiako erakusketarik bisitatuenak Jennifer Allora eta Guillermo Calzadillaren, munduko arte garaikidean erreferente diren artista bisualen kolektiboaren, lan garrantzitsuenetako batzuk bildu ditu lehen aldiz Bilbon. Zentroaren historian gehien bisitatu den erakusketa da.
Balantzean udako datuak ere nabarmentzen dira, 56.754 bisitari izan baitira erakusketa eta instalazio artistikoetan. Manu Muniategiandikoetxea artistaren instalazioa bakarrik 28.000 bisitarekin itxi zen Terrazan.
2025eko erakusketa-programa Escala 1:1 proiektuarekin hasiko da, Ixone Sádaba artistaren erakusketa, datorren otsailaren 6an Zentroko Erakusketa Aretoan irekiko dena.
Ixone Sádaba
Escala 1:1 lanean, Ixone Sádabak (Bilbo, 1977) ikerketa fotografikoa egiten du Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko. Erakusketak argazki-hartuneen hainbat sekuentzia zabaltzen ditu, Basordas kalan 1971 eta 1982 bitartean eraikitako multzoaren hormak eta ikuspegiak berregiteko. Erakusketa-aretoaren horma nagusian proiektatutako irudiek hainbat hamarkadatan sarbide publikorako debekatutako espazio horretara hurbilduko gaitu.
Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek gonbit egiten du sarbide-politika berri bat irudikatzera, horrela, zentralaren xedea memoriari buruzko eztabaida publiko batera irekitzeko orainalditik. Carles Guerrak komisariatutako proiektuak sarbide-politika berri bat irudikatzen du, zentralaren xedea eztabaida publiko batean sar daitekeena. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteatzen du Lemoizko multzoa osatzen duten eraikuntzen zatiak benetako tamainan proiektatuz.
Era berean, proiektu artistiko honetan 1974an obrak bisitatzeko eraikitako begiratokiaren erreplika bat sartu da. Jatorriz, Lemoizko instalazioetara doan errepidetik gertu dagoen gainalde batean egon zen, baina orain erakusketaren espazio nagusirako sarbidean altxatzen da, talaia gisakoa izan dadin, eta bertatik iragana, oraina eta etorkizuna ikusi ahal izateko.
Artearen munduan 20 urtetik gorako esperientzia izanik, Estatu Batuetan, Londresen eta Iraken artean aritu da lanean, eta hainbat lekutan erakutsi du bere obra, hala nola Guggenheim Bilbao Museoan, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían, Torontoko MoCCa Contemporary Art Museum-en eta New Orleanseko Contemporary Arts Center-en.
Chiharu Shiota
Maiatza eta iraila bitartean, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Chiharu Shiota artistaren My house is your house erakusketa aurkeztuko du. Shiota, munduko arte garaikideko figura nabarmenetako bat eta bere herrialdetik kanpo bizita Veneziako Bienalean bere herrialdea errepresentatu duen lehen artista japoniarra izan da.
Ana Mendietaren eta 70eko hamarkada hasierako artista feministen belaunaldi oso baten oinordekoa, Chiharu Shiotak bere gorputza esku hartzeko espazio gisa lantzen du, lurrarekiko lotura, iragana eta memoria jorratzen dituzten performanceak eginez.
Artilea material nagusi gisa erabiltzen duten instalazioengatik da ezaguna. Bere bilbadurek erakarpen onirikoa sortzen dute, eta, aldi berean, memoria, forma filosofiko baten existentzia eta forma horren falta berpizten dute.
Chiharu Shiotak (Osaka, 1972), besteak beste, Hammer Museum, Los Ángeles, Queensland Art Gallery of Modern Art (QAGoMA), Brisbane; ZKM | Zentrum für Kunst und Medien, Karlsruhe; Museo de Nueva Zelanda Te Papa Tongarewa, Wellington; Museo de Arte Mori, Tokio; Gropius Bau, Berlín; Galería de Arte del Sur de Australia; Yorkshire Sculpture Park, Reino Unido; Museo de Arte de Kochi; y Museo Nacional de Arte de Osaka museotan erakutsi du bere lana.
Nazioarteko erakusketa askotan ere parte hartu du, hala nola Oku-Notoko Nazioarteko Arte Jaialdian, Sydneyko Bienalean, Echigo-Tsumariko Artearen Hirurtekoan eta Yokohamako Hirurtekoan. 2015ean, Shiota Veneziako 56. Bienalean Japonia ordezkatzeko hautatu zuten.
Azkuna Zentroko erakusketak bere ibilbidea aztertuko du eta Bilbon eta Alhondegiaren arkitekturan inspiratutako instalazio berriak bilduko ditu.
Marisa González
Azkuna Zentroak 2025ean egingo duen hirugarren erakusketa handia urteko azken hiruhilekoan izango da, Marisa González artista bilbotarrarekin, Velázquez 2023 Saria, 70eko hamarkadatik aurrera arte sorkuntzan erreprodukzio eta komunikazioaren teknologia berriak aplikatzen aitzindaria izan dena.
Atzera begirako erakusketak, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak (Madril) Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaorekin lankidetzan eta Violeta Janeirok komisariatua, 1943an Bilbon jaiotako artistaren ibilbidea errepasatzen du.
Erakusketa hirurogeita hamarreko hamarkadan, Chicagoko Art Institute eskolako Sistema Sortzaileen Departamentuan trebatu zenean, egin zuen obratik abiatzen da. Gonzalezek baliabide horiek erabili zituen arte-sorkuntzaren eta irudiak komunikatzeko eta erreproduzitzeko teknologien arteko elkarguneetan murgiltzeko. Zentzu horretan, aurrerazalea izan zen garai hartako Espainiako artearen agertokian.
2025eko azken erakusketa Ixone Sádabaren lehenengoarekin lotzen da, Lemoizenganako interes artistikoari dagokionez. Milurtekoaren hasieran, Marisa Gonzálezek zentral nuklearrean proiektu fotografiko, bideografiko eta objetual bat egin zuen, arkeologia industrialarekiko eta bertan inplizituki dauden arazoekiko interesa agerian uzten duena, memoria eta ahanzturari, arkitekturari, hirigintzari eta horien ondorio kultural, politiko, ekologiko eta sozialei dagokienez.
Marisa Gonzálezek 60 erakusketa indibidual baino gehiago eta 150 erakusketa kolektibo baino gehiago egin ditu museo eta bilduma ugaritan, hala nola Veneziako Bienalean, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoan, Tabacaleran (Madril), edo Centro de Cultura Contemporánea de Barcelonan (CCCB).