Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XXVI. edizioaren deialdia egin du.
18 urtetik gorako nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte.
Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
Saiakera-lanen gaia librea da eta pentsamenduaren edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke; hala ere, ikusmoldea sormenekoa izango da, eta ez akademikoa. Era berean, aurkeztutako lanak ez dira doktoretza-tesi edo ikerlan baten transkripzio hutsa izango. Argitaratua izan ahal izateko monografia izaera izango dute. Kontuan hartu behar da epaimahaiak estiloa eta egitura bereziki baloratuko dutela, baita irakurtzeko arintasuna edo atsegintasuna ere. Azkenik, lanek gai bakarra garatuko dute edota elkarrekin zerikusia duten zenbait gai, beti ere, osotasunari eutsiz. Ez dira onartuko artikuluen bilduma hutsak.
Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:
Deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (PDF - 177 KB)
Albistea Bilboko Udalaren webgunean
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.