DANTZALABEA dantzaren praktika profesionalerako gune bat da, Barakaldo Antzokian (Barakaldo, Bizkaia, Euskadi) kokatua.
Bizkaiko eta beste lurraldeetako dantzaren sorkuntza bultzatzeko eta sektore profesionala sendotzen laguntzeko, 2025eko martxoaren 24tik abenduaren 30era bitartean egingo diren 4 egonaldi artistikorako deialdia egiten da.
BALDINTZAK
Deialdi hau honako baldintza hauek betetzen dituzten artista eta konpainiei zuzenduta dago:
EGONALDI-MOTAK
A. Sorkuntza-egonaldia finkatutako artista/konpainientzat.
Gutxienez hiru ikuskizun profesionalki estreinatu dituzten artista edo konpainiak.
B. Sorkuntza-egonaldia artista/konpainia berrientzat.
Oraindik ikuskizunik estreinatu ez duten edo, gehienez ere, arlo profesional edo amateurrean estreinatutako bi ikuskizun eskaini dituzten artistak eta konpainiak.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.